miércoles, 23 de octubre de 2013

Arrankudiaga-Zollo II.Trail lasterketa

Bueno, gaurkuen oin aste pare bat ein naben karrera bateri buruz hitzegingo dotzuet, lasterketa hau Arrakudiaga herrixen ein zan, 10,75 kilometro eta 1.005 metroko desnibel metatua zeukon. Karrera hau zirkuitito baten barruen sartzen da, beste bi karrerekin batera, parte hartukoten ondino ez dakit, aber zelan nabilen...

Egixe esateko karrerrie ez zan oso teknikue, rekorridue mendiko pistetatik zan geixena, asfalto dexente egon arren, gora-behera asko egon zien eta berantza nire hankak asko sufritzen zabien asfaltuen kontra, halan da be, rekorridue ikusgarrixe izen zan, oso politte benetan! Gente dexentek hartu zaben parte, 229 korrikalari.

"Lehengo filan, urtetako zai! jejeje..."
Karrerie hasi zanien lehengo filan urten naben! jajajaja... baino "profesionalak" azkar adelantau doztien! Ta ni nire lekuen eta erritmuen juen nitzen, hasierie gogorra ein jaten, nahiko aldapatzue baitzan, bezperako "Telepiko" pizzaz ondo damutu nitzen! jajaja... Baino, lehengo momentu txarrak pasaute, dana hobetzen juen zan, ta astiro astiro kilometruek osatzen juen nitzen, erritmo polit baten, primeran!
"Pintxo-pote momentua! mmm..."
Azkenien heldu nitzen helmugako arkure, 55:35ko denboran osatu naben rekorridue ta 75. postuen geratu nitzen 229 partaidetik! ixe-ixe WINNER!

Sailkapena:

Bueno beste barik hurrengorarte!

Iker

miércoles, 9 de octubre de 2013

8. Durangoko duatloi herrikoa


Aupa gaztiek! Gaurkuen, Durangon ein zan duatloieri buruz berba eingotzuet. Niretzat espeziala izen zan, nire iloba Oierrekin parte hartu nabelako eta oso ondo pasau gendulako!

Goizeko 11etan izen zan umien duatloie, beroketa batzuk ein eta gero, irteerara hurbildu ginen Oier eta ni beste ume pillo batekin. 300 metro korrika, kilometro 1 bizikletan eta beste 300 metro korrika ein biher izen genduzan. Hasieran,  oso arin juen ginen korrika, bizikletan be oso ondo, eta azkeneko bueltie zeoze astiruau ein gendun, baino halan da be, oso ondo heldu ginen, ixe ixe txapeldunek! jejeje...

"Oier eta ni, duatloi txikixen! Dana emoten!"

12tan izen zan helduen duatloie, hemen, ia ni bakarrik juen nitzen, ni eta nire barruko umie bakar-bakarrik! jejeje... Lasterketa hau oso politte juen zan, ezagun pilluaz egon nitzelako, eta durangon zalako! Hasteko 4 km ein biher ixen genduzan korrika durangoko kalietatik, zati hau nahiko fuerte ein naben, niretzat behintzet oso ondo. Bigarren partie bizikletan zan, 13 km zien, zati bat oso gogorra iruditu jaten, mendixen gora zan, lokatsetatik eta potsuetatik ziher! baino halan da be gustora! Pedalai gogor bultze ein, manilarra fuerte ebatu eta gora! Ti-ta! Mendiko rekorridue amaittu ta gero asfaltuen sartu ginen, hemen ia dana askoz errezaue zan, aurrekuen erritmue jarraittu ta listo! Azkeneko tramuen tipo bategaz pikau nitzen arren! jajajja... Boxes-etan bizikletie itxi, eta berriz be korrika eittie toketan zan, ta tipi tapa, ein biher nabezan 2 km-ek, ein nabezan, martxa polit baten, betikolez! Adelantau ta adelantau! Egixe esan oso gustora ein naben, gente ezezagun eta ezagunen animuen artien! Perfekto!

"Ni duatloien boxesetatik urtetan - Ni duatloie hasi aurretik"
HORI BAI! SAN MIGELEAKO ZAPIXE LEPOTIK KENDU BARIK!

Klasifikasinorik ez zauen, baino dexente ondo ein naben, nire ezagun askon aurretik geratu nitzelako, eta beste gutxi batzun atzetik bebai, zelan ez! jajaja... Baino gustora! Datorren urtien espero dot berriz parte hartzie! 

Hurrengorarte!

Iker