martes, 17 de diciembre de 2013

XI. Joseba Jakaren oroimenezko herri lasterketa

Bueno gaurko honetan, Durangon ein naben karrerieri buruz berba eingotzuet, karrera hau liburu eta disko azokaren egun berdinetan eitten da, Joseba Jakaren omenez.
 
 
Karrerie, 6 kilometrotakue zan, beraz, karrera azkarra ixengo zala argi zauen. Betikolez, beroketa batzuk ein nabezan eta listo neuen!
 
 

Karreran, 188 partaide ixen ginen, "Pro" asko eta "amateur" gutxi batzuk! Karrerieri hasierie emon eta han juen ginen danok " a toda ostia!" jajaja... Ezkurdiko parkieri bi buelta emon eta "Azken" alderantza juen ginen. Hasierie nahiko fuerte ein naben, 2. kilometruen erlojue begitzerakuen 6:55" marketan dozten, ufffffff!! Erritmue pixkat bajatu eta aurrerantza tiretu naben, aurreko tipueri jarraitzen, tipi-tipa...
 
 
Bueltie zeoze gogorraue ein jaten, indar faltie igerri naben, lar arin hasi ote nitzen? Gabez lan eittien eta 4 ordu lo eittiek zerikusize euki alhal zaben?... Azken kilometrue, oso luzie jaten, baina gentien animuekin batera heldu nitzen, eta oso ondo gainera! Errebentaute bai! Baina denbora bikaina! 22:18"ko denboran ein nabezan 6 km-ek eta 60. postuen geratu nitzen.
 
Media kilometroko 3:42"
 
Sailakpenak:
 
Beraz nire buruegaz gustora!
 
Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Iurretako plazan!
 
Hurrengorate! :)
 
Iker
 

martes, 26 de noviembre de 2013

IX. Azkoitiko herri lasterketa

Aupa! Zelan gabiz ba? Nik gaurkuen, larunbat honetan ein doten karrerieri buruz berba eingotzuet. Karrera hau Azkoitin eitten da, ni bizi nazen herrixen. Lehengo urtien parte hartu naben lehen aldiz eta nahiko gustora ein nabezan 10 kilometruek, nahiko gogorra ein jaten arren.
 
 
Karrera honetarako, entrenamiento "espezialak" ein nabezan, lehengo urteko markie hobetzeko asmotan, lehengo urtien 42:25ko denboran  ein nabezan 10 kilometruek. Egixe esateko ez naben euki idearik ze eingo naben, jakin naben bakarra zan dana emongo nabela, dan dana! Osake denborie hobetu edo "kaput" eingo nabela!
 
Karrerie larunbateko 16:30 zan, 12:30 ak aldera bazkaldu naben dijestinue ondo eitteko ta gero 45 minutuko siestie bota naben. Esnatutakuen astiro astiro, dana preparetan hasi nitzen, erlojue, biserie, buffa, guantiek, mailak, kamisetie, zapatilak... Dana preparautakuen, dorsalan bile bajatu, dorsala kamisetara inperdibliekin lotu, eta beroketak eitten hasi nitzen.
 
 
16:25 inguruen hasiera punturue juen nitzen, dana emoteko prest. Listo! Hasi zan karrerie, ta ni han juen nitzen nire ritmuen, hasieran pixkat arin baino ondo. Karreran nire lekutxue laster topau naben, eta nire denborako tropel batekin bat ein naben. Normalien baino erritmo azkarraue eruen naben, baino atzetik entrenamientue euki nabenez, nahiko ondo aguantau naben. Tipi Tapa karrekao kilometruek osatzen nahiko fresko juen nitzen, habituailamintuen ure ez naben hartu, primeran nenbilen! 7. kilometruen ia indarrak ez nabezan eukin tropelari jarraitzeko moduen eta ezin ixen naben euren erritmueri jarraitu eta tropela luzatu ein zan, baino halan da be, beti begi bistan, "a tiro de piedra!" Azkeneko kilometruek nahiko ondo ein nabezan, erritmue mantenduz eta gogotxu! Ta azkenien heldu nitzen! Por fin! Pufffff...
 

Azkenien nire buruegaz oso oso gustora! Lehengo urteko markie hobetu naben! eta 40 minutuen azpittik ein nabezan 10 kilometruek! Makina! jajajaja... Ezin naben sinistu!

10 km - 39:13 ko denboran!!! Media kilometroko - 3:55!!! REKORD PERTSONALA!!!


Ze geixau esangot, nire buruekin oso gustora! Eta hurrengorako goguekin ia! Bueno gaztiek hurrengorate!

Iker

miércoles, 6 de noviembre de 2013

Urkiolako mendi maratoi erdia

Aupa gaztiek, gaurkuen Urriak 27xen ein naben urkiolako mendi maratoi erdixeri buruz berba eingotzuet. Egixe esateko karrera hau existitzen zabenik bez enakixen, ta bertakue danez eta etxe onduen dauenez parte hartzie erabaki naben.

Karrerie goizeko 10tan zan, 9rek alderako han egon nitzen arren, ez naben kotxetik urten 9:30xek arte, eitten zaben haize hotzagaz, hego-haize kongelaue!!!!!! puffffffff! Astiro astiro beroketa batzuk ein, eta irteera punture juen nitzen, lehengo, 11km-ko karrerak urtetan zabenez, pixkatien itxoin biher ixen gendun, baino 5 minututen gu korrikan geunden! 


Urkiolako parrokixan paretik urten gendun, 3 kurutzetara, 2 buelta ein eta Oleta aldera tiretu gendun, tipi tapa, egixe esateko ez zauen aladapa gogorrik, baino lehengo 5 kilometruek kriminalak ein jatezan, "botaka" ez nabenien ein! Gosaldu naben sagarrak eta aurreko eguneko palomita danak, bueltie emon doztien antza! jajaja... Baino astiro astiro emon notzan bueltie asuntueri, erritmue pixket bajatu eta listo, baino halan da be aurrera tiretzen gogor!

Errekorridue oso politte zan, enaben ezagutzen, esan biher da ibilbidien %80 mendi pistetatik zala, ta hori ez zala oso nire gustokue, nik naixau duaz mendiko bide estu eta sasitxuek! Baino errepikatzeko modukue! Antolakuntza aldetik, ni fu, ni fa! klasifikasinue eta denborak ez dabiez inun jarri, inkripzinuek internetetik eitteko momentuen txarto, habitailamiento exkaxtxuek (ure bakarrik)... Sin mas espero hurrengo urterako kontuten hartzie aurtengo faltak.

Azkenien, nire erlojuen arabera 01:43:26 tardau naben eta 62-65. postuen geratu nitzen, nire aittek esaten zabenez. Karrerie muskulatura aldetik nahiko ondo amaittu naben, hurrengo egunetan agujetak euki nabezan arren, baino tripa aldetik nahiko txungo, bueltie emotie kostau ein jaten! "Karrera osteko resakie!"

Beste barik hurrengorate!

Iker

miércoles, 23 de octubre de 2013

Arrankudiaga-Zollo II.Trail lasterketa

Bueno, gaurkuen oin aste pare bat ein naben karrera bateri buruz hitzegingo dotzuet, lasterketa hau Arrakudiaga herrixen ein zan, 10,75 kilometro eta 1.005 metroko desnibel metatua zeukon. Karrera hau zirkuitito baten barruen sartzen da, beste bi karrerekin batera, parte hartukoten ondino ez dakit, aber zelan nabilen...

Egixe esateko karrerrie ez zan oso teknikue, rekorridue mendiko pistetatik zan geixena, asfalto dexente egon arren, gora-behera asko egon zien eta berantza nire hankak asko sufritzen zabien asfaltuen kontra, halan da be, rekorridue ikusgarrixe izen zan, oso politte benetan! Gente dexentek hartu zaben parte, 229 korrikalari.

"Lehengo filan, urtetako zai! jejeje..."
Karrerie hasi zanien lehengo filan urten naben! jajajaja... baino "profesionalak" azkar adelantau doztien! Ta ni nire lekuen eta erritmuen juen nitzen, hasierie gogorra ein jaten, nahiko aldapatzue baitzan, bezperako "Telepiko" pizzaz ondo damutu nitzen! jajaja... Baino, lehengo momentu txarrak pasaute, dana hobetzen juen zan, ta astiro astiro kilometruek osatzen juen nitzen, erritmo polit baten, primeran!
"Pintxo-pote momentua! mmm..."
Azkenien heldu nitzen helmugako arkure, 55:35ko denboran osatu naben rekorridue ta 75. postuen geratu nitzen 229 partaidetik! ixe-ixe WINNER!

Sailkapena:

Bueno beste barik hurrengorarte!

Iker

miércoles, 9 de octubre de 2013

8. Durangoko duatloi herrikoa


Aupa gaztiek! Gaurkuen, Durangon ein zan duatloieri buruz berba eingotzuet. Niretzat espeziala izen zan, nire iloba Oierrekin parte hartu nabelako eta oso ondo pasau gendulako!

Goizeko 11etan izen zan umien duatloie, beroketa batzuk ein eta gero, irteerara hurbildu ginen Oier eta ni beste ume pillo batekin. 300 metro korrika, kilometro 1 bizikletan eta beste 300 metro korrika ein biher izen genduzan. Hasieran,  oso arin juen ginen korrika, bizikletan be oso ondo, eta azkeneko bueltie zeoze astiruau ein gendun, baino halan da be, oso ondo heldu ginen, ixe ixe txapeldunek! jejeje...

"Oier eta ni, duatloi txikixen! Dana emoten!"

12tan izen zan helduen duatloie, hemen, ia ni bakarrik juen nitzen, ni eta nire barruko umie bakar-bakarrik! jejeje... Lasterketa hau oso politte juen zan, ezagun pilluaz egon nitzelako, eta durangon zalako! Hasteko 4 km ein biher ixen genduzan korrika durangoko kalietatik, zati hau nahiko fuerte ein naben, niretzat behintzet oso ondo. Bigarren partie bizikletan zan, 13 km zien, zati bat oso gogorra iruditu jaten, mendixen gora zan, lokatsetatik eta potsuetatik ziher! baino halan da be gustora! Pedalai gogor bultze ein, manilarra fuerte ebatu eta gora! Ti-ta! Mendiko rekorridue amaittu ta gero asfaltuen sartu ginen, hemen ia dana askoz errezaue zan, aurrekuen erritmue jarraittu ta listo! Azkeneko tramuen tipo bategaz pikau nitzen arren! jajajja... Boxes-etan bizikletie itxi, eta berriz be korrika eittie toketan zan, ta tipi tapa, ein biher nabezan 2 km-ek, ein nabezan, martxa polit baten, betikolez! Adelantau ta adelantau! Egixe esan oso gustora ein naben, gente ezezagun eta ezagunen animuen artien! Perfekto!

"Ni duatloien boxesetatik urtetan - Ni duatloie hasi aurretik"
HORI BAI! SAN MIGELEAKO ZAPIXE LEPOTIK KENDU BARIK!

Klasifikasinorik ez zauen, baino dexente ondo ein naben, nire ezagun askon aurretik geratu nitzelako, eta beste gutxi batzun atzetik bebai, zelan ez! jajaja... Baino gustora! Datorren urtien espero dot berriz parte hartzie! 

Hurrengorarte!

Iker

jueves, 26 de septiembre de 2013

I. Mutrikuko herri triatloia

Aupa! Azken asteburu hontan, Mutrikun ein doten triatloi herrikoiari buruz, berba eingotzuet. Trialoi hau, Zumaiakuen oso antzekue da distantzia aldetik, 370 m igerixen, 10 km bizikletan eta 2500 m korrika ein biher izen nabezan. Baino Mutrikukue xeoxe gogorraue zan, bai! Xeoxe dexente! Bizikletan behintzet zelako aldapak, dana gora eta behera zan! jajaja...

Mutrikuko triatloi hau, tenporadako azkena izen da, eta herrikoie izeterakuen, gente asko apuntau zan, prosfesionalak eta nire moduko "sasi-triatletak", danok batera urtetan gendun, inolako diferentzi barik. Gente "Pro" dexente ikusten zan, traje polittek, bizikletak, nire kotxie baino gareztixauek... baino "sasi-triatleta" dexente zauen bebai, dexente preparaute batzuk eta best batzuk bapez! jejeje...
Uretatik urtetan, ranpan gora, txoruena eitten argazkirako! jejeje...

Hasierie 5etan zan, ordurako danok geunden prest portuko ranpan hasierie emoteko zai. Boxina batekin emon dotzien hasiera, eta danok juen ginen uretara, arrapaladan, gure igeriketa saiue eitten. Nik zeozelan ein naben, egixe esan ez nitzen asko esfortzau, indarrez oso ondo heldu nitzelako ranpara berrizbe...

Bizikletie eskuen hartute, korrika saiue hasteko prest!

"Boxes"-etara korrika saiotxo bat ortozik eta nire bizikleta "berrixe" (Saioan lagun batena, jejeje) hartu eta han hasi nitzen mutrikuko aldapa danak igoten. Egixe esateko oso errez ein naben kaminoko bizikletiaz, oso fin juen nitzen! Aldapa gora gente dexente adelantetan naben eta lizuen batzuk bebai, gutxi batzuk niri adelantau doztien bebai, baino oso gitxik! jejeje... 10 km-ek ein eta gero bizikletie itxi eta korrika saiue ein naben, Mutrikuko portuen punta batetik bestera, juen eta etorri. Hemen batzuk adelantau nabezan, betikolez! Azkenien 185. partaidetik 56. geratu nitzen, 00:47:28-ko denboran, baino esan biher dot bebai, nire aurretik 26 triatleta federau sartu ziela, eta horrek, nik beste klasifikasino baten sartuko nabezala.
Helmugan fresko fresko...

Laburbilduz, igerixe, bestietan baino flojotxuau, baino esan biher dot bebai, aurreko 2 egunek ohien pasau nabezala "griposo" egon nitzelako. Bizikletan oso ondo, mendikuaz konparaute egaz juen nitzen! jajaja... eta korrika ondo, betiko moduen! ni gustora geratu nitzen, emon naben mailagaz, baino hainbeste "Pro" artien, "Sasi-triatletak" ezin destakau! 


Hurrengo tenporadarako goguek dekuaz ia! Bittartien nire erara entrenetan jarraitukot.

Hurrengorarte, eukizue nire berri eta! Ondo segi!

Iker



martes, 17 de septiembre de 2013

VIII. Akuako bira

Gaurkuen, asteburu hontan ein doten mendi lasterketa laburreri buruz berba eingotzuet. Lasterketa hau, Zestuko, Akua auzuen eitten da, bertako jaixen egitarauen barruen. Karreriek 7.800 metro dekoz, beraz, ez da luzie, baino labur laburre bez, desnibel aldetik, nahiko aldapa potentiek dekoz, mingaine kanpuen erueteko moduko aldapak. Baino karrera honetako gauza polittenetakue, bere rekorridue da, Akua auzoko baserri geixenetatik pasetan baita, landetatik, baratzetatik, animalixen ondotik eta baserri baten kortatik be pasetan da rekorridue, ikusgarrixe benetan!


Aurtengo Akuako karrerie 8. edizinue izen da, eta zelan ez, nik parte hartu naben. 10:30tan izen zan karrerie, ta ni 10ak alderako han nauen, nire dorsala hartu eta beroketak eitteko prest. 10:30tan puntuen, emon dotzien hasierie, ta han hasi ginen danok korrika, ahal gendune emoten, batzuk geixau eta beste batzuk gutxiau, bakotza bere mailan, baino halan da be dana emoten. Karrera hau lehengo urtien be ein nabenez, banekixen rekorridue, beraz indarrak neurtzeko askoz hobeto.

Aladapa gora!!

Han ibili ginen danok, gora eta behera, behera eta gora, belarretatik, asfaltotik eta harri hartetik "antxintxike"! Ni nire erritmuen, tipi-tapa, tipi-tapa, aldapa gora indarrak neurtuz eta beherantza ahal nabena emoten. Egixe esan oso gustora amaittu naben karrerie, denbora aldetik, lehengo urteko markie hobetu nabelako, eta aparte, sailkapen orokorra jarri zabienien, LEHENGO HORRIXEN AGERTZEN NITZELAKO! Jajaja... 

Sailkapenen orokorran lehengoko horrixe
33. postuen heldu nitzen 135 partaidetik, 37:25ko denboran! Gero hamaiketako ederra ein eta erregaletan zabien kamisetie hartu naben. Ta horrekin gutxi ez bazan, "Kaiku" lote bat tokau zaten eitten zabien zozketan! jejeje... eta hau dana debalde, osake, egun borobile! Kamiseta berrixe, "Kaiku" lotie, sailkapenien lehengo horrixen eta lehengo urteko markie hobetute! Holan bai!

Ni kamiseta berrixekin ta Kaiku lotiekin, jejeje...

Bueno, beste barik hurrengorate! Nik niriekin jarraittukotela, tipi-tapa ahal dotena eitten, batzuten hobetuau eta bestetan txarrau, baino desanimau barik!

Iker