viernes, 19 de julio de 2013

II. Iñaki Ruiz mendi lasterketa

Gaurkuen, aurreko asteburuen ein doten mendi karrera bateri buruz berba eingotzuet. Lasterketa honek, 21 km-ko distantzia deko eta 1000m-ko desnibela eta Soraluzen eitten da, San Andres auzuen, bertako jaixen egitarauen barruen. Karrerie goizeko 10etan zan, ta ni 9:15 inguru Soraluzen nauen, erdi galdute, San Martin auzue topetan, San Andres auzue topau biherrien! jajajaja... Bueno halan da be, 9:40 ingurureko listo nauen, dorsala hartute eta beroketak eitten.


10etan puntuen, "txapliguekin" batera, emon dotzegun danok hasierie karrerieri, lehengo kilometruek nahiko ondo ein nabezan, fresko eitten zabelako ondio, bueno hobeto esanda, ondio ez zaben eguzkixek hainbeste berotzen. Hasieran erritmo ona eruen naben, 2 tipon atzetik juen nitzen, ta tipi-tapa, tipa-tapa gutxi batzuk adelantau genduzan. 6. km-en habituailamientue zauen, han akuarius trago bat eta naranja zati bat hartu naben, eta aurrera! Hemendik aurrera gauzie ez zan juen hain ondo, eguzkixek asko berotzen zaben, asko asko! Ta denbora geixena korrika ibili biher ginen aldapa gutxiko aldapetan, baino luze eitten zan, eguzkixek asko berotzen zaben eta habituailaminetue ez zan heltzen! Ai ama! Nire atzeko tipue, desagertu ein zan, "garo" artien jauzi zan, hanketan indarrik ez zeukolako! jajaja...
Denborie luze juen zaten, oso luze, baino azkenerako heldu nitzen habituailameinture, 15. kilometrora, pufffff! Hemen pilak ondo kargau nabezan, pixkat deskantzau, 2 platano zati jan eta 2 kokakola baso edan nabezan, karreran galdu naben azukre eta potasio dana errekuperetako! jajajaj... Egixe esan efektue ein dozten, ta hemendik aurrera ia, dana errez ein naben, tipo baten atzien jarri ta haren atzetik juen nitzen, ixe ixe azkenerarte, azkenien adelantau ein biher ixen naben arren, tipo hori, ta beste korrikalari pare bat, azkeneko aldapa "kriminal" ta gogor haretan! Aldapie amaittu ta 200 metrotara pasau naben helmugako arkue! 21 km-ek, 2:19:55ko denboran ein nabezan, normala luze eittie ta gainera holako beruaz, 28-30 grado inguru eingo zabezan, pufff! Halan da be, 95. postuen geratu nitzen, amaittu zabien 169 korrikalarixetatik! Nik dakittena da, ezin nabela geixau emon ta ahal naben dana emon nabela! jeje... Ni nire buruekin gustora, ta Saioak (Nire andriek) esan dozten moduen, "Lasai pitxin oso ondo ein dozule, zure atzetik 74 pertsona sartu die eta", jajaja...


Karrerie ta gero, pixkat freskatzeko, han zauen mangerakin, "erdi dutxau" ein nitzen, kamisetie kendu eta goittik behera busti! Ta indarrak errekuperetako, akuarius bat eta bi txorizo pintxo hartu nabezan, antolakuntzan konture. Egixe esan, oso ondo pasau naben, pixkat sufridu naben arren! Ahal bada behintzet, datorren urtien berriz!

Bueno pitxines, hurrengorarte! Patxuek danori!

Iker.


lunes, 15 de julio de 2013

V. Galdarmino mendi lasterketa

Aupa mutilak! Zelan gabiz? ba ni, betiko martxan, danetik apur bat eitten. Gaurkuen, ekainak 9an Eibarren ein naben mendi karrera bateri buruz berba eingotzuet. Karrera hau, Eibarko Urraki auzuen eitten da, bertako jaixen egitarauen barruen. Lasterketa honek 14,5 km-ko distantzia eta 1000 m-ko desnibel positibue deko.


Hasteko esan biherra dekot karrera honetara, beste mentalidade bategaz juen nitzela, lasai eta inongo presio barik, aurreko karreran pasau zatena ez pasetako, ta destrozaute ez amaitzeko. Karrerie goizeko 10tan zan, baino ni 9 tan Eibarren nauen, "Maki" jauntxoagaz gosaltzen juteko, kolakaue hartu ta gero, beroketak eta korrika saio batzuk ein, ta ni listo nauen karrerarako. 10ak puntuen, "txapligo"edo "katxapero" bataz emon zabien hasierie, eta honekin batera danok hasi ginen aldapan gora korrika.



Hasiera nahiko gogorra zan baino erritmo polit bat hartute errez ein naben, dana emon barik, baino emoten! 6 pertsonako talde batera juntau nitzen, eta han juen nitzen heurekin batera mendixen gora eta behera, lokatsetan murgildute, a tope! jajaja... Zapatilie ez banaben galdu han, ez dot galduko inoiz!


Bueno esan biherra dekot, birriten edo hiruten jauzi nitzela, baino halan da be, asko disfrutrau nabela eta duda barik errepikatukotela.
Azkenien nahiko denbora politte ein naben eta oso gustora geratu nitzen nire buruegaz, 14,5km-ek, 1:32:16-ko denboran ein nabezan, ta 60. postuen geratu nitzen 125 partaideetaik.


Antolakuntza aldetik, dana OSO ONDO!!! Kriston hamaiketakue amaieran, abituailamientuek, kamisetie, kriston giro ona... ta hau dana, debalde! Holan bai, jejeje...

Beste barik hurrengorate! Nik niriekin jarraitukot eta! Patxuek danori.

Iker

PD: Karrerako bidixue lortzen dotenien jarrikot, ondio ez dabe igo internetera eta.