Aupa mutilak! Zelan gabiz? ba ni, betiko martxan, danetik apur bat eitten. Gaurkuen, ekainak 9an Eibarren ein naben mendi karrera bateri buruz berba eingotzuet. Karrera hau, Eibarko Urraki auzuen eitten da, bertako jaixen egitarauen barruen. Lasterketa honek 14,5 km-ko distantzia eta 1000 m-ko desnibel positibue deko.
Hasteko esan biherra dekot karrera honetara, beste mentalidade bategaz juen nitzela, lasai eta inongo presio barik, aurreko karreran pasau zatena ez pasetako, ta destrozaute ez amaitzeko. Karrerie goizeko 10tan zan, baino ni 9 tan Eibarren nauen, "Maki" jauntxoagaz gosaltzen juteko, kolakaue hartu ta gero, beroketak eta korrika saio batzuk ein, ta ni listo nauen karrerarako. 10ak puntuen, "txapligo"edo "katxapero" bataz emon zabien hasierie, eta honekin batera danok hasi ginen aldapan gora korrika.
Hasiera nahiko gogorra zan baino erritmo polit bat hartute errez ein naben, dana emon barik, baino emoten! 6 pertsonako talde batera juntau nitzen, eta han juen nitzen heurekin batera mendixen gora eta behera, lokatsetan murgildute, a tope! jajaja... Zapatilie ez banaben galdu han, ez dot galduko inoiz!
Bueno esan biherra dekot, birriten edo hiruten jauzi nitzela, baino halan da be, asko disfrutrau nabela eta duda barik errepikatukotela.
Azkenien nahiko denbora politte ein naben eta oso gustora geratu nitzen nire buruegaz, 14,5km-ek, 1:32:16-ko denboran ein nabezan, ta 60. postuen geratu nitzen 125 partaideetaik.
Klasifikazinue: http://mendilasterketa.blogspot.com.es/2013/06/galdaramino-2013-maider-eta-inaki-korta.html
Antolakuntza aldetik, dana OSO ONDO!!! Kriston hamaiketakue amaieran, abituailamientuek, kamisetie, kriston giro ona... ta hau dana, debalde! Holan bai, jejeje...
Beste barik hurrengorate! Nik niriekin jarraitukot eta! Patxuek danori.
Iker
PD: Karrerako bidixue lortzen dotenien jarrikot, ondio ez dabe igo internetera eta.


No hay comentarios:
Publicar un comentario