miércoles, 19 de junio de 2013

IX. Izarraitzko mendi lasterketa

Aupa, gaurko honetan, Azkoitin bertan eitten dan mendi lasterketari buruz berba eingot, lasterketa hau Kakute eta Erlo mendixetatik pasetan da, ta egixe esan nahiko aldapa potentiek dekoz. Lasterketa honek 21 km-ko distantzia deko, eta 1.440 m-ko desnibel positibue.
Karrera honetara, nire bi lagun etorri zien Iurreta aldetik, Gorka Ingunza ta Iban "Eskoriatza". Karrera egunien, karrerie baino ordu bat ariñau geratu nitzen euregaz, beroketak eitteko eta dana planifiketako. Azkoitiko polideportibuen aldatu ginen, ta han ikusi naben, nire bi lagunen "nibel profesionala", alde batetik takodun zapatillak, bestetik anketako kremak, proteina gela... ta nik holako ezebez ez neukon, nik nire "Salomon" beltzak, kamisetie, Kulote batzuk eta decatloneko plastikozko txubaskerue gerrixen lotute badaezpada, eguraldixe oso ona ez zauen ta.


Listo, hurbildu ginen irteera punture, ta ni ia nerbisuek jota, nire herrixen zalako karrerie, ta nibel ona gure nabelako emon nire bi lagunen aurrien. Hasi zan karrerie, ta ni zoro baten moduen hasi nitzen gorantza tireka, Iban eta Gorki biztatik ez galtzeko, ta tipi tapa, gorantza, gogor! Beti atzetik baña, beti begi bistan. Holako baten, ikusi naben Gorka arrapetan nabilela eta adelantau ein naben, ta egixe esateko, ez naben sinisten, baino aurrera tiretu biher. Egixe esan nahiko arrarue iruditu jaten Gorka adelantetie baino... gauzie da, nik hori ikusitte, ta bentajie ateratzen nabilela ikusterakuen, gorantza gogor tiretu nabela, bere aurretik jueteko, holan diztantzia geixau aterako notzalako eta margen geixau eukiko nabelako, berak gero ni ez arrapetako. Heldu nitzen lehengo tontorrera, Kakutera, gogorra ixen zan, baino heldu nitzen. Esan biherra dau Iban aspaldi desagertu zala nire bistatik. Kakutetik Aittolara bidie, oso erreza zan desnibel aldetik, nahiko laue zalako, baino esan biherra dau tramo honetan lokatz asko zauela, ta bi aldiz jauzi nitzela lurrera, minik artu ez naben arren. Aittolan nire parejie, Saioa, ta bere ama egon zien karrerie ikusten, ta nik hori jakinde denbora eta postu onien gure naben eldu hara! ba bai, egixe esan, oso ondo heldu nitzen, postu onien, denbora onien, Gorkan aurretik, Ibanen atzetik 5-10 minuture, Azkoitiko gente askon aurretik... Honekin zer gurot esan, ba... lar arin nenbilela, nire ritmo normala baino fuertiau! 

Aittolatik pasetan, Saioak ateratako argazkixek

Aittolatik Erlo mendire bidie, sufrimeintue izen zan niretzat, aurrekuei juxtu juxtu jarraitzeko kapaza nitzen, baino azkeneko tramuen ia ezin naben, ta erritmue guztiz bajatu naben, ezin naben potruekin eta! Pott ein naben. Orduen gente morduek adelantau dozten, baino ni nirera, astiro astiro goraka! Halan da be Gorkak ondio ez dozten adelantau, osake ni gustora! Erlo mendire heldute ia, bajadie bakarrik falta zan, oso bajada teknikue zan, harri asko, gainera bustitte zauen dana. Hanketan jada ez neukon hindarrik bez, osake al naben moduen bajatu naben aldapa kriminala, al naben azkarren, baino tentuz. Azkenien ikusi naben hemugako arkue, hori satizfasinue, hori emoxixue, hainbeste sufrimientu ta gero heldu nitzen, azkenien! Nahiko gente gutxi egon arren, han egon zien, nire familiar eta ezagun batzuk, ni noz helduko zai... Ta badakizue nor egon zan han? Ba, Gorki! Puto Gorki, nik pentsetan nabela nire atzetik zatorrela, ta asuntue da Aittolan erretirau ein zala, tripetatik txarto egon zalako, ta Saioa bajatu zaben nire kotxien, aix...

Bueno anekdotak anekdota, esan biherra deket, karrera honetan asko ikasi nabela, alde batetik iguel zatela nork urtetan dauen karreran, zeba nik nire erritmuen ein biot, ez bestiek jartzen dabien erritmuen, ta bestaldetik, ondio asko ikasi biotela bajadetan, konfiantza faltie deketelako eta denbora asko galdu nabelako bertan.

Antolakuntza aldetik, ze esangot ba, 10 puntutatik 5 bat jarriko notzan. Rekorridue "ondo" markaute zauen arren momentu baten erdi galdu ein nitzen, ta ez nitzen bakarra izen, gero karrera osteko abitualamientuen, gauza askorik ez naben euki, ez zauen, ez kokakola, ez akuarius... sin mas! Saldie bakarrik geratzen zan, ta saldie hartu biher izen naben, gorputzera zeozer sartzeko!

Karrerie amaittu ta polideportibora juen nitzen dutzetan ta gainien neukon lokatz guztixe kentzen, "etxo-polbo" amaittu naben! Lasterketako, 21 kilometruek eitten 02:52:58" tardau naben ta 67. postuen geratu nitzen, amaitu zabien 87 korrikalarixetatik. Gure "Eskoriatza" 33. postuen geratu zan, 02:27:58" -ko denboran.


Bueno esanak esanda, nik niriekin jarraitukot, mendire juen, zeoze entrenau, bajadak pratikau, hori bai, zoratu barik! Beste barik, hurrengorate!

Iker

No hay comentarios:

Publicar un comentario