miércoles, 6 de noviembre de 2013

Urkiolako mendi maratoi erdia

Aupa gaztiek, gaurkuen Urriak 27xen ein naben urkiolako mendi maratoi erdixeri buruz berba eingotzuet. Egixe esateko karrera hau existitzen zabenik bez enakixen, ta bertakue danez eta etxe onduen dauenez parte hartzie erabaki naben.

Karrerie goizeko 10tan zan, 9rek alderako han egon nitzen arren, ez naben kotxetik urten 9:30xek arte, eitten zaben haize hotzagaz, hego-haize kongelaue!!!!!! puffffffff! Astiro astiro beroketa batzuk ein, eta irteera punture juen nitzen, lehengo, 11km-ko karrerak urtetan zabenez, pixkatien itxoin biher ixen gendun, baino 5 minututen gu korrikan geunden! 


Urkiolako parrokixan paretik urten gendun, 3 kurutzetara, 2 buelta ein eta Oleta aldera tiretu gendun, tipi tapa, egixe esateko ez zauen aladapa gogorrik, baino lehengo 5 kilometruek kriminalak ein jatezan, "botaka" ez nabenien ein! Gosaldu naben sagarrak eta aurreko eguneko palomita danak, bueltie emon doztien antza! jajaja... Baino astiro astiro emon notzan bueltie asuntueri, erritmue pixket bajatu eta listo, baino halan da be aurrera tiretzen gogor!

Errekorridue oso politte zan, enaben ezagutzen, esan biher da ibilbidien %80 mendi pistetatik zala, ta hori ez zala oso nire gustokue, nik naixau duaz mendiko bide estu eta sasitxuek! Baino errepikatzeko modukue! Antolakuntza aldetik, ni fu, ni fa! klasifikasinue eta denborak ez dabiez inun jarri, inkripzinuek internetetik eitteko momentuen txarto, habitailamiento exkaxtxuek (ure bakarrik)... Sin mas espero hurrengo urterako kontuten hartzie aurtengo faltak.

Azkenien, nire erlojuen arabera 01:43:26 tardau naben eta 62-65. postuen geratu nitzen, nire aittek esaten zabenez. Karrerie muskulatura aldetik nahiko ondo amaittu naben, hurrengo egunetan agujetak euki nabezan arren, baino tripa aldetik nahiko txungo, bueltie emotie kostau ein jaten! "Karrera osteko resakie!"

Beste barik hurrengorate!

Iker

No hay comentarios:

Publicar un comentario