martes, 11 de junio de 2013

Lehenengo pausuek

Nire ibilbide hau, orain urte bete hasi zan, kirol pixkat ein biher zan aitzakixekin, kirol pixkat eitten hasi nitzen, ta astiro, astiro, korrika eitten! Ondio akordetan naz, polideportibuen, korrika eitteko zintan jarri nitzen lehenengo egune! jajaja... Eztakit 20 minuture helduko ote nitzen, baño dakittena da zelan amaittu naben, jota mareaute! Desastre! Baño pausoz pauso bidie eitten dan moduen, nik be nirie bidie ein naben. 

Inguruko herriko karrera herrikoietan parte hartzen hasi nitzen, astiro astiro...


Goiko argazki hau, nire lehenengo karrerakue da, Azkoitiko elkartasun krosekue. Egixe esateko, oso nerbioso urten naben, ta egarrixe neukon, ta karrerie hasi aurretik ur pillue eran naben, ta gero karreran komerixak! Behintzet hori ikasi naben, ure eran biher banaben, gutxi erateko! jajaja...
Distantzia eta denbora: 5km, 23:30"


Ikusten dozuen moduen, gauzie ez zan geratu lehenengo karreran, eta gauzak eitten jarraittu naben, Zumaian triatloi herrikoan parte hartu naben ta egixe esan kriston ondo pasa naben! Badeket gogue, aurtengo irailak 7 heltzeko, berrizbe parte hartzeko. 
Distantziak eta denborak: 350m (igeriketa) + 10km (bizikleta) + 2,5km (korrika), 39:37", 54. postua 150tik.

Bigarren argazkixe, Zestuko Akua auzoko mendi karrera txiki bat da, egixe esan ez naben jakin mendi karrerie zanik, baña apuntau ein nitzenez ein bier! Hori bai gogorra ein jaten, aldapa bat oso gogorra euki zaben ta! Karrera hontara be jueteko asmue deket aurten.
Distantzia eta denbora: 7.800m, 38:04", 40. postua 150 partaidetik.


Argazki hau, Azkoitiko VIII. herri lasterketakue da, 10 kilometrotako nire lehen karrerie. Nahiko gogorra ein jaten, baino gustora.
Distantzia eta denbora: 10km, 42:17", 158. postua 385 partaidetik.


Goiko argazkixek Azpeitiko San Silbestre eguneko karrerakuek die, karrera hau leku askotan eitten abenduaren 31an. Karrera hau beste era batera ein naben, oin arte beti arin urtetan naben, baño oingo honetan astiruau hasi eta ritmue mantentzie pentsau naben, ta asmatu ein naben, kriston denbora hona ein bait naben!
Denbora eta distantzia: 7.260 m, 29:43", media kilometroko 4:03!!!! holan bai! :)


Bueno argazki hau, karrera espezial batekue da, Saioan lehengo karrerie bait zan, ta gañera karrera mixtue, Bilboko karrera mixtue. Oso ondo egon zan eta kriston ondo pasa gendun, ez zan oso luzie eta astiro, astiro ritmo politte markau gendun! Primeran!
Distantzia eta denbora: 5 km, 25:00", 38. postua, 133 parejetatik. :)


Argazki honetan ikusi al diez, urte honetan lortu duazen dorsal danak, batenbat falta dan arren! 

Bueno, uste ot nahikue idatzi dotela, hurrengorako zeozer itxi bierkot ba. Hurrengo idatzixetan ein duazen mendi karrerei buruz idatzikot, Orio, Azkoiti eta Eibarrekue.

Patxuek danori ta egongo gara!

Iker




No hay comentarios:

Publicar un comentario