Bueno, gaurko honetan, nire lehenengoko mendi karrerieri buruz berba eingot. Ni karrera honetara apuntetien arrazoietako bat Gorka Ingunza izen zan, azkeneko momentuen fallau ein dozten arren! Aix... Baina esan biherra dekotzet berari esker, beste karrera mota bat ezagutu nabela! Mendi karrerak! Orioko karrera hau, nire ustetan oso karrera politte da, dekozen bista polittegaittik, menditik behera zuezela itsasue ikusten zuezelako, ta horrek indarra emoten dau, gainera kriston egun politte ein zaben, ez bero, ez hotz... Primeran!
Oin karreran zentrauko naz, Orixoko karrera honetara, Iban "Eskoriatza" etorri zan, ta beragaz beroketak eitten ibili nitzen ta oinarrizko kontseju batzuk emon doztezan, "aldapa gora nuenien, oinez jueteko, pauzu luzie emoteko eta eskuek anketan jartzeko indar geixau eitteko" ta bestaldetik, "korrika aldapa gora nuenien, pauzu txikixek emoteko, hankak asko ez kargetako", ta nik ikasle on baten moduen, ondo ikasi naben! Beroketak eitten gabizela, gure Ibanek "potinje" raro bat emon dozten, esanez, "hau hartu eizu azkeneko aldapie baño ariñau, indarra emongotzu ta!" EPO, EPO! jajaja... Uste ot "gel de proteinas" edo holako zeoze zala!
Bueno karrerie hasi zan, ta hasi ginen danok aldapa gora korrika, Iban ia galdu naben begi biztatik, baino ni nirera, astiro astiro, aurrerantza. Gente pillue zauen karreran 350 partaide, ta enbotellamientuek sortzen zien mendixen gora guezela, niretzat hobeto, holan deskantzau eingo naben ta! Gauzie da tipi-tapa karrerie osatzen juen nintzela, 2 km, 5 km, 10 km, 17km... Hori bai azkeneko tontorra kriminala! jajaja baino ondo! EPO hartute errez igo naben! Ta azkenein heldu nintzen helmugara, azkeneko kilometrue asfalto gogorrien korrika eitten, nahi eta ezin! Baino heldu nitzen hemugara, azkenien! zelako emozinue, amittu naben!!!
Argazki honetan ikusi leike, zelako eguraldixe ein zaben eta zelako lekuetatik ibili ginen, ikusgarrixe! hori bai, hankak errebentaute heldu nitzen, baino amaitzerakuen helmugan eukin naben luntxek min guztixek kendu doztezan, tortilla patatie, txorixo egosixe, txakoline, akuarius... Hori jan biherra! mmm... Esan biher dot bebai, antolankuntza aldetik, dana oso ondo egon zala, antolakuntzari 10 bat jarriko notzan, gainera parte hartziarren kamiseta termiko bat erregaletan zabien, txulo txulue!
20 km-ek, 2:07:57-ko denboran ein nabezan, 157. postuen, amaitu naben 350 partaidietatik. Nire lehenengo mendi karrerie izeteko ezin hobeto! Iban nire aurretik geratu zan, jejeje...
Hemen dekozue Orioko mendi lasterketako bidixue... Topetan badoztezue PREMIO!!!
Topau doztezue? Ez, ba... 42-43 segunduetan agertzen naz, jajajaja.
Laburbilduz, dana primeran, antolakuntza oso ondo, rekorridue ikusgarrixe, egun borobile! Hurrengo urtien berriro parte hartu biot, duda barik!
Iker


No hay comentarios:
Publicar un comentario