martes, 17 de septiembre de 2013

VIII. Akuako bira

Gaurkuen, asteburu hontan ein doten mendi lasterketa laburreri buruz berba eingotzuet. Lasterketa hau, Zestuko, Akua auzuen eitten da, bertako jaixen egitarauen barruen. Karreriek 7.800 metro dekoz, beraz, ez da luzie, baino labur laburre bez, desnibel aldetik, nahiko aldapa potentiek dekoz, mingaine kanpuen erueteko moduko aldapak. Baino karrera honetako gauza polittenetakue, bere rekorridue da, Akua auzoko baserri geixenetatik pasetan baita, landetatik, baratzetatik, animalixen ondotik eta baserri baten kortatik be pasetan da rekorridue, ikusgarrixe benetan!


Aurtengo Akuako karrerie 8. edizinue izen da, eta zelan ez, nik parte hartu naben. 10:30tan izen zan karrerie, ta ni 10ak alderako han nauen, nire dorsala hartu eta beroketak eitteko prest. 10:30tan puntuen, emon dotzien hasierie, ta han hasi ginen danok korrika, ahal gendune emoten, batzuk geixau eta beste batzuk gutxiau, bakotza bere mailan, baino halan da be dana emoten. Karrera hau lehengo urtien be ein nabenez, banekixen rekorridue, beraz indarrak neurtzeko askoz hobeto.

Aladapa gora!!

Han ibili ginen danok, gora eta behera, behera eta gora, belarretatik, asfaltotik eta harri hartetik "antxintxike"! Ni nire erritmuen, tipi-tapa, tipi-tapa, aldapa gora indarrak neurtuz eta beherantza ahal nabena emoten. Egixe esan oso gustora amaittu naben karrerie, denbora aldetik, lehengo urteko markie hobetu nabelako, eta aparte, sailkapen orokorra jarri zabienien, LEHENGO HORRIXEN AGERTZEN NITZELAKO! Jajaja... 

Sailkapenen orokorran lehengoko horrixe
33. postuen heldu nitzen 135 partaidetik, 37:25ko denboran! Gero hamaiketako ederra ein eta erregaletan zabien kamisetie hartu naben. Ta horrekin gutxi ez bazan, "Kaiku" lote bat tokau zaten eitten zabien zozketan! jejeje... eta hau dana debalde, osake, egun borobile! Kamiseta berrixe, "Kaiku" lotie, sailkapenien lehengo horrixen eta lehengo urteko markie hobetute! Holan bai!

Ni kamiseta berrixekin ta Kaiku lotiekin, jejeje...

Bueno, beste barik hurrengorate! Nik niriekin jarraittukotela, tipi-tapa ahal dotena eitten, batzuten hobetuau eta bestetan txarrau, baino desanimau barik!

Iker

No hay comentarios:

Publicar un comentario