Aupa "aspaldikos"! Bueno, uda amaittu da, eta hasi gara gerrie emoten berrizbe! Azkeneko honetan Zumaiko triatloi herrikoie eittie tokau zate. Proba hau asko gustetan zate, hiru kirol batera eittiek, bere xarmie dekolako, eta batezbe "amateur" mailan sortzen dan "kaosakin". Lehengo urtien, irailak 7xen ein naben nire lehenego triatloie Zumaian eta aurten berrizbe!
Probie 5etan zan, beraz ni, 4rek alderako Zumaian neuen, dorsala hartu eta dana ondo, ondo preparetako. Dorsala hartziaz batera motxila bat erregalau doztien, oso txulue! Bizikletie "boxes"-etara eruetie zan hurrengo pausue, eta han dana ondo preparetie, bizikletari bere zenbakixe jarri, zapatilak preparau, kamisetieri dorsala jarri, botelline uraz bete... Enterau nitzenerako bakarrik geratu nitzen "boxes"-etan, 10 minutu bakarrik falta zien, probie hasteko!
| "Boxes"-en dana preparatue! |
Dana ondo preparaute itxi ta gero, Zumaiko paseuen dauen ranpara juen nitzen erdi korrika, 5 minutu falta ziela heldu nitzen, beraz ondo! Bertan azkeneko estiramientuek ein eta... Piiiiiiiii!! Danok uretara! Han hasi nitzen ni uger eitten, lehengo ibaixen gora eta gero bera, uger eittie ez da nire fuertie, baino moldatzen naz. Hasierako momentue, nahiko zorue ixeten da, danok batera gure ixeten doguelako urten, han egoten die ukabilkadak eta ostikadak! jajajaj eta ez da broma! Horregaittik inportantie ixeten da leku on bat hartzie, eta nik hartu naben, eta txipi-txipi, ein nabezan ein biher zien 350 metruek! pixket gogorra baino ondo!
| Uretatik urten ta "boxes"-era bideien, bizikletie hartzeko prest. |
Uretatik urten, eta korrika pixkat ein biher zan "boxes"-etararte, gero han kaskue, kamisetie eta zapatillak jantzi nabezan. Bizikletie eskuen hartu eta erdi oinez, erdi korrika urten naben handik. Bizikleta gainien montau eta dana emoten hasi nizten, 10 km ein biher nabezan, nire mendiko bizikletiaz! Bai, bai, mendikue, beste danak karrerako bizikletiaz eitten zabien, baino bazauen aukerie mendiko bizikletiaz eitteko, ta nik ez deketenez karrerakue, ba niriegaz tiretu biher aurrera! Nik uste ot 5 pertsona edo holan juengo ginela mendiko bizikletiaz, beste danak karrerakuaz. Horregaittik, hasieratik hasi nitzen dana emoten, gutxi batzuk adelantau nabezan, baino askok eta askok adelantau doztien niri, oso errez jueten zielako! Baino ez nitzen bildurtzen, nik ahal naben dana emon naben! Lehengo gorantza eta gero beherantza, gogorra baino ondo. Bueltan gutxi falta zanien, ur pixkat edan eta listo! "Boxes"-era berriro sartu nitzen, bizikletie bere lekuen itxi, kaskue burutik kendu eta korrika eitten!
![]() |
| Azkeneko txanpan, ezagunek saludetan! |
Azkeneko parte hau niretzat errezena izen zan, esan biher dot bebai, bizikletie itxi eta korrikan hasten zarenien, hankako muskuluek nahiko sufritzen dabiela eta hasieran gogorra ixeten dala, baina tipi tapa erritmue hartu, pauzue luzatu, eta gentie adelantetan hasi nitzen , bata bestien atzetik, 1, 2, 3, 4, 5, 6...... 15, 16, 17, 18, 19... ezin dot seguru esan zenbat adelantau nabezan, baino exageraue ixen zan, eta niri horrek ondino geixau animetan dozten eta kriston ondo ein naben korrika. Eta azkenien heldu nitzen helmugara! Gustora! Nire buruegaz pozik!
Gero helmugan indarrak hartzeko "akuarius" eran, platano zati batzuk jan eta dutxa goxo-goxo bat hartu naben! Ta berrixe moduen geratu nitzen!
| Nire bizikletieri, homenaje txiki bat: "¡Hasta el infinito y más allá!" jajaja... |
Azkenien, 56. postuen geratu nitzen 142 partaidetik.
Denbora partzialak:
-Igeriketa (350m): 08:06ko denboran, 43. posizioan (kontrakorriente juen ginen zati baten, jejeje...)
-Bizikletan (10km): 22:34 ko denboran, 88. posizioan (jajaja... Gora mendiko bizikletak!!!)
-Korrika (2,5km): 09:58 ko denboran, 8, posizioan (hemen bai egurre!!!!! media km-ko, 4 min!!!!)
Sailkapen orokorra hemen:
Bueno "txikis", beste barik hurrengorate.
Laster eukikozue nire berri!
Patxuek danori!
Iker
Pd: Hurrengo probak, asteburu honetan, igandien, Akuako bira, Zestoan, mendi karrera laburre 8 km-kue. Hurrengo asteburuen, larunbatien, Mutrikun beste triatloi herrikoi bat eta eguraldixen arabera, igandien, beste mendi karrera labur bat Itxiar inguruen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario