jueves, 26 de septiembre de 2013

I. Mutrikuko herri triatloia

Aupa! Azken asteburu hontan, Mutrikun ein doten triatloi herrikoiari buruz, berba eingotzuet. Trialoi hau, Zumaiakuen oso antzekue da distantzia aldetik, 370 m igerixen, 10 km bizikletan eta 2500 m korrika ein biher izen nabezan. Baino Mutrikukue xeoxe gogorraue zan, bai! Xeoxe dexente! Bizikletan behintzet zelako aldapak, dana gora eta behera zan! jajaja...

Mutrikuko triatloi hau, tenporadako azkena izen da, eta herrikoie izeterakuen, gente asko apuntau zan, prosfesionalak eta nire moduko "sasi-triatletak", danok batera urtetan gendun, inolako diferentzi barik. Gente "Pro" dexente ikusten zan, traje polittek, bizikletak, nire kotxie baino gareztixauek... baino "sasi-triatleta" dexente zauen bebai, dexente preparaute batzuk eta best batzuk bapez! jejeje...
Uretatik urtetan, ranpan gora, txoruena eitten argazkirako! jejeje...

Hasierie 5etan zan, ordurako danok geunden prest portuko ranpan hasierie emoteko zai. Boxina batekin emon dotzien hasiera, eta danok juen ginen uretara, arrapaladan, gure igeriketa saiue eitten. Nik zeozelan ein naben, egixe esan ez nitzen asko esfortzau, indarrez oso ondo heldu nitzelako ranpara berrizbe...

Bizikletie eskuen hartute, korrika saiue hasteko prest!

"Boxes"-etara korrika saiotxo bat ortozik eta nire bizikleta "berrixe" (Saioan lagun batena, jejeje) hartu eta han hasi nitzen mutrikuko aldapa danak igoten. Egixe esateko oso errez ein naben kaminoko bizikletiaz, oso fin juen nitzen! Aldapa gora gente dexente adelantetan naben eta lizuen batzuk bebai, gutxi batzuk niri adelantau doztien bebai, baino oso gitxik! jejeje... 10 km-ek ein eta gero bizikletie itxi eta korrika saiue ein naben, Mutrikuko portuen punta batetik bestera, juen eta etorri. Hemen batzuk adelantau nabezan, betikolez! Azkenien 185. partaidetik 56. geratu nitzen, 00:47:28-ko denboran, baino esan biher dot bebai, nire aurretik 26 triatleta federau sartu ziela, eta horrek, nik beste klasifikasino baten sartuko nabezala.
Helmugan fresko fresko...

Laburbilduz, igerixe, bestietan baino flojotxuau, baino esan biher dot bebai, aurreko 2 egunek ohien pasau nabezala "griposo" egon nitzelako. Bizikletan oso ondo, mendikuaz konparaute egaz juen nitzen! jajaja... eta korrika ondo, betiko moduen! ni gustora geratu nitzen, emon naben mailagaz, baino hainbeste "Pro" artien, "Sasi-triatletak" ezin destakau! 


Hurrengo tenporadarako goguek dekuaz ia! Bittartien nire erara entrenetan jarraitukot.

Hurrengorarte, eukizue nire berri eta! Ondo segi!

Iker



No hay comentarios:

Publicar un comentario